EKINTZAK
IRAKASLEAK
NON GAUDE
   
YOGAREN ESENTZIA
YOGAREN HELBURUAK
YOGA MOTAK
   
 

“ARRASATE YOGA ELKARTEA” ak 1980ko irailaren 19an hasi zuen bere ibilbidea.

Elkartea aberasteko asmo barik sortu zen. Gure helburua zen bazkideen arteko laguntza harremanak sendotzea, Yoga eta Naturismoaren ezagutza eta praktika sustatzea Arrasaten eta inguruko herrietan.

Yoga hitzak sanskritoaren “Yug” hitzean du oinarria. Hitz honek Batasuna esan nahi du. ”Ezberdintasunean Batasuna” da Yogaren helburua adierazten duen leloetako bat.

Edozein Yoga motako jardunak Gizakiaren Garapen eta Hobekuntza du helburu. Teknika ezberdinak dira: fisikoak, mentalak, espiritualak, emozionalak… garrantzitsuena da momentuan egiten ari zarenaren kontzientzia izatea.
Teknika hauek Zoriontasuna gure barnean bilatzen laguntzen digute.
 
diseinua: gz